miércoles, 3 de agosto de 2016

7. EGUN

7. EGUNA

Azken eguna heldu da, eta honekin batera bidaia osoan itxaroten ari ginen momentua, Auschwitz ezagutuko genuen. Goizeko 6:00etan jaiki gara eta 7:00etan Diegorekin geunden Autobusa hartzeko.
Behin bertan geundela, gauzak autobusean utzi eta harresiaren beste aldera igaro gara. Hainbat bloke ikusi ditugu eta hasteko 17.era sartu gara ikusiko genuenaren inguruko aurkezpena egitera. Ondoren, 4. blokera joan eta Auschwitzetik igarotako preso batzuen objetu pertsonalak ikusteko aukera izan dugu, hala nola, zapatak, orraziak, maletak, dokumentuak eta haiei moztutako ilea ere bai.
Gero 5. blokera joan eta bertan egin zituzten bi esperimentu azaldu dizkigute.
Hau guztia ikusi eta gero, presoen "bizitza" burutzen zuten lekuetara joan gara. Barrakoiak ikusteko aukera izan dugu eta gas kamaretara gindoazela sekulako isiltasuna zegoen eta haize bolada txiki eta indargabe batek aurpegian ematen zigun.
Egun bikain honi amaiera emateko, Krakoviara heldu garenean denbora librea izan dugu azken erosketak egiteko eta gero elkarrekin afaltzera joan gara.
Honekin amaitzeko gaur bizi izandako esperientzia gehiago sakon nezakeela adierazi nahi dizuet, baina ariketa hori zuei utzi nahi dizuet, honekin batera Auschwitzera joateko gonbidapena luzatuz.




















No hay comentarios:

Publicar un comentario